2019/10/17

nesken matxinada

Urriaren 9an asteazkena, futbola tokatzen zitzaigun. Eta bizitzan lehenengo aldiz neskak ondo pasa genuen futbolean jolasten, orain azalduko dizuegu. Jangelako patio orduan futbolera jolastu genuen eta 6.mailako mutil batek esan zuen:

-Aldatu ditzazkegu ekipoak mesedez?

Eta gure gelako batek:

-Ez...., nahi baldin badezu,zu bakarrik denen kontra.

Eta 6.mailako mutilak esan zuen:

-Ados, baino neska guztiekin........

Gure gelakoak esan zuen:

-Ados baina gero ez esan pasatzan zarela ekipoz.

Eta orduan neska guztiak pasa ginen ekipoz.

Neskak oso ondo pasa genuenez futbolean, bi aste barru futboleko egunak aldatu genituen.

-lh5-6: Asteazkena, osteguna.

Orain "nesken eguna" da ostegunetan.

Egun horretatik oso ondo pasa degu futbolean.




Egileak: Nahia eta Sarah











No hay comentarios:

Publicar un comentario