Eskolan uraren gaia lantzen ari ginela, Ryan izeneko mutiko
baten istorioa ezagutu genuen. Oso txundigarria iruditu zitzaigun eta
kontatu nahi dizuegu.
RYANEN ISTORIOA
Ryan 6 urteko mutiko bat zen. Eskolan ura gaia lantzen ari ziren. Egun batean
andereñoak esan zien: Afrikako umeak eta helduak ez zeukatela ura gertu eta guk
bi pauso ematen ditugu eta ur garbia daukagu. Orduan Ryani ez zitzaion batere justua
iruditzen, eta esan zion Ryanek andereñoari: zenbat balio du putzu bat egiteak?
Eta andereñoak erantzun zion: 70$ gutxi gora behera. Ryan etxera joan zenean amari
esan zion: 70$ nahi ditut eta amak erantzun zion: irabazi behar dituzu. Orduan Ryan hasi zen etxeko lanak egiten.
Azkenean 70$ lortu zituen. Hurrengo egunean, ONGra joan ziren ama eta Ryan.
Ryanek dirua eman zien eta 2.000$ zirela esan zioten. Ryanen amak esan zion
berak ezin ziola eman 2.000$. Ryanek esan zion ONGkoei itzuliko zela, eta hasi
zen bizilagunen lorategia zaintzen eta beste gauzak egiten dirua lortzeko.
Orduan Ryanek 2.000$ lortu zituen. Joan zen ONGra eta 2.000$ eman zizkien eta
putzu bat egin zuten Afrikan. Bere bizilagunek Afrikara bidai bat oparitu
zioten berak ordaindutako putzua ikusteko. Berak pentsatzen zuen bakarrik putzu bat zela baina ez, jende
askori onura ekarri zion eta geroztik putzu gehiago egin zituen, 800 baino
gehiago.
Ixtorio honekin hunkituta geratu ginen eta HH5ekoen gelara joan ginen kontatzera. Talde txikietan bildu ginen eta oso gustora jardun genuen. Gero, beraien gelako jostailuak atera eta elkar jolastu genuen, ipuinak kontatu genizkien...Oso esperientzia polita izan zen.
Ixtorio honekin hunkituta geratu ginen eta HH5ekoen gelara joan ginen kontatzera. Talde txikietan bildu ginen eta oso gustora jardun genuen. Gero, beraien gelako jostailuak atera eta elkar jolastu genuen, ipuinak kontatu genizkien...Oso esperientzia polita izan zen.
Egileak: Ainh😎a eta Sarah💝😜
No hay comentarios:
Publicar un comentario